Enpresa

Salgai eta bidaiarien garraio-zerbitzua eman eta kudeatzen duen zein azpiegituren kudeaketan diharduen emakidadun enpresa da Transitia. Lurralde nazional guztira hedatze-bidean dagoen enpresa da eta etorkizuna nazioartean finkatzen du. Enpresaren kulturak jasangarrita-sunaren eta dibertsifikazioaren aldeko apostua egiten du, eta berrikuntzan eta enpresa osatzen duten pertsonen-ganako konpromisoan oinarritzen da.

 

Enpresa Politika

Zerbitzuak

Transitia mota guztietako garraio eta azpiegituren esplotazioan espezializatzen da. Gaur egun, ondorengo negozio-bideak garatzen ditu Transitiak:

Autobusak eta Zerbitzuak:

Bidaiari eta salgaien hiriko eta hiriarteko garraioaren esplotaziorako emakida.

 

Aparkalekuak:

Parkingak eraiki eta esplotatzeko emakida.

 

Emakidak:

Concesión para la construcción y/o explotación de infraestructuras.

 

Bezeroarekiko konpromisoa

Transitiaren jarduera bezeroen asebetetzearekiko konpromisoan oinarritzen da, profesionaltasunaren, segurtasunaren, kalitatearen, errentagarritasunaren, berrikuntzaren eta finantza-egonkortasunaren bitartez. Orobat, baliabideen jasangarritasunari eta gizarte-erantzukizun korporatiboari dagokioneez, Transitiak politika arduratsuen aldeko apostua egiten du.

Partaidetutako Enpresak

Transitia, inolako dudarik gabe, bazkide estrategikoa da garraioaren arloko proiektu guztietan, hala nazio mailan nola nazioartean. Ildo honetatik aitzindariak diren beste enpresa batzuekin esku hartzen du hainbeste proiektutan eta, horien artean, ondoko hauek azpimarra daitezke:

 

 

Tramrailramrail, FEVE, COMSA eta Euskotrenekin batera, Transitiak parte-hartzen duen enpresa da. Azpiegituren eta gurpildun materilen eraikuntza eta mantentze-kontuetan, Espainiako tren-industriaren eta tranbia-industriaren balioa bultzatzea da enpresa honen xedea.Halaber, aukera komertzialen sorrera sustatzen du enpresa espainarrentzat.

 

Metranybus, Euskotrenek eta Transitiak sortutako enpresa da eta, garraiobidea edozein dela, pertsona zein salgaien garraiora bideratuta dago.

Transitiak SIV Depotean parte-hartzen du Bilboko Portuko Agintaritza, Noatum eta Euskotrenekin batera. SIV Depot, batez ere, lurreko eta trenbideko koordinazio eta logistikan diharduen konpainia da. Vitoria-Gasteizen lekututa dago eta hiri honetan lehorreko portuaren garapenaren alde egiten du.